Barne bezeroa

Zer da barne bezero bat?

Lanaren zati bat beste atal batetik edo beste lankideren batetik jasotzen duen enpresako sail edo pertsona bera da. Barne bezeroak, beraz, enpresa antolaketaren zati bat da.

Barne bezeroak garrantzi handia du gure empresan izan ere hau lanean gaudenean, adibidez karrozeri baten akabatu txarrak pinturan konsekuentziak izango ditu. Langile bakoitzak bere lana egoki egin behar du urrengoak bere lana ongi jarrai dezan.

Barne bezeroaren beste adibide bat langillek produktua erostean markaren irudi ona bermatzea da garrantzitsua hau da bezero hau pozik mantenitu behar dugu produktuarekin.

Barne bezero bati serbitzu on bat emateko ekintzak:

-Taldekideen arteko komunikazioa ezinbestekoa da. Komunikazioa norabide guztietan, goranzko, beheranzko eta alboko.

-Beharrezkoa da denek ezagutzen eta errespetatzen dituzten irizpide komunak ezartzea.

-Balio erantsia ematen ez duten eta alferrikakoak diren lanak eta prozesuak Saihestu.

-Pertsona bakoitza bere produktua eta zerbitzua zuzena izan dadin ahaleginduko da.

-Taldekide bakoitzak harro egon behar da bere lanarekin eta lana ondo betetzearekin pozik egon behar du.

-Bakoitza arduratuko da egiten duen lanaren kalitateaz.

-Lana katearen hurrengo loturara bidaltzen da, ezarritako zehaztapenak eta kalitate irizpideak betetzen dituenean bakarrik.

-Pertsona bakoitzak taldeko gainerako kideen lana errazten du.

-Kalitate indibiduala funtsezkoa da, baina ez du erabateko eta azken kalitatea garantizatzen.

-Kalitate osoa prozesu partzial bakoitza modu egokian amaitu denean lortzen da.

-Azken emaitza talde osoaren lanaren eta esfortzuaren fruitua da.

-Taldekide bakoitzak besteen lana aitortu behar du, horrek pertsonaren autoestimaren alde egiten du eta gauzak ondo egiteko ahaleginean laguntzen du.

-Aurreko baldintza guztiak betetzen badira, lana garapen pertsonalerako bide bihurtzen da.